Jarri harremanetan

KIDEk Mondragon Unibertsitatea eta Domusa Teknikekin hitzarmena sinatu du aire-girotzean eta hotzaren eta lehortze industrialaren sektoreetan ikertzeko

KIDEk, Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoak eta Domusa Teknikek bat egingo dute, etorkizuneko ikertzaileak prestatzeko eta haien jarduera-eremuetan jarduerak eta proiektuak sustatzeko.

Hitzarmenak, hasiera batean, 4 urteko iraupena izango du, eta aurreikusten da proiektuetan ikerketa industrial eta teknologikoa, garapen esperimentala, bideragarritasun teknologikoaren azterketa eta profesionalen prestakuntza uztartzea.

KIDEk Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa eta Domusa Teknikekin lankidetza-hitzarmena sinatu du, etorkizuneko ikertzaileak prestatzeko, eta aire-girotzearen eta konfortaren, eta hotzaren eta lehortze industrial eta komertzialaren sektoreetan jarduerak eta proiektuak sustatzeko. Transferentziarako eta elkarlaneko prestakuntzarako hitzarmena da, eta, hasiera batean, lau urteko iraupena izango du. Denbora horretan, hiru erakundeek jarduera hauek egingo dituzte: ikerketa zientifiko eta teknologikoa, garapen esperimentala, zaintza teknologikoa, bideragarritasun teknologikoaren azterketa eta profesionalen prestakuntza, besteak beste.

Era berean, hitzarmenak aurreikusten du Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasleen kanpoko praktika akademikoak aktibatzea (hala nola, gradu- eta master-amaierako lanak, ikas-ekinezko prestakuntza eta abar), enpresen talentu teknologikoa erakartzeko beharrei erantzuteko.

Hauek sinatu dute hitzarmena: Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi Carlos Garcíak, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi Imanol Oleagak eta KIDEren zuzendari nagusi Mario Lópezek.

KIDEren inguruan

KIDE kooperatibak 50 urtetik gorako esperientzia du hozteko soluzio integralak diseinatzen eta fabrikatzen, eta sektorean erreferentzia izatea lortu du. 200 lagunetik gorako lantaldea du, 1.000 kolaboratzailetik gorako sarea, eta MONDRAGON korporazioan txertatuta dago. Gainera, berrikuntza, kalitatea eta zerbitzua bateratzen ditu, hotz-ganberak, panel isolatzaileak, ateak, hozteko ekipoak eta lehortegiak eskaintzeko.

Bere ibilbidean zehar, KIDEk nazioarteko bokazio sendoa izan du, kooperatibaren esentzia eta Bizkaian duen errotze estua galdu gabe. Printzipio kooperatiboei leial, hazkunde jasangarriaren alde egin du apustu, aberastasuna, ongizatea eta baliozko harremanak sortzean oinarrituta, eta inguruaren gizarte- eta kultura-garapena sustatuz.

Aholkularitza edo aurrekontua behar duzu edo zalantza teknikoren bat duzu?

Jarri harremanetan