Jarri harremanetan

DL Arrapala Hidraulikoa

Erabilera industriala.

Irtengune tolesgarria duen arrapala elektro-hidraulikoa kamioi guztien altuerara egokitzen da, zamalanak arintzeko.

Ezaugarri orokorrak

  • Arrapala erabat automatizatuta dago. Botoi bat sakatuz igotzeko mekanismoa aktibatzen da eta, aldi berean, irtengune tolesgarria irekitzen da. Arrapalaren altuera osoa lortzen denean irtengunea irekitzen da; botoia askatzen dugu eta plataforma poliki-poliki jaisten da kamioiarekin akoplatu arte.
  • Arrapala xafla erliebedunarekin egina dago, beroan ijeztutako luzetarako profilekin. Txapak 6/8 mm-ko lodiera du. Modu naturalean egokitzen da –bere elastikotasunari esker– 100 mm-ko inklinazioraino, askotariko ibilgailuekin lan egin ahal izateko.
  • Irtengune tolesgarriko txapak 13/15 mm-ko lodiera du, txapa erliebedunarekin, beheko aldean 8 mm-ko txapa indartua barne. Irtengunea ezin hobeto egokitzen da kamioiaren edo deskarga ibilgailuaren azalera mota guztietara. Irtengunearen desplazamendua efektu sinpleko zilindro batez lortzen da.
  • Modelo estandarra RAL 7011 kolorean margotua. Beste akabera batzuk ere aukeran.
  • Beste arrapala mota batzuk daude, proiektu bakoitzaren premiei erantzuteko.

Aukerakoak

  • Akabera galvanizatua edo RAL berezia.
  • Tonak (6, 10, 16 eta 20 t).
  • Neurri bereziak.
  • Igotzeko zilindro bat edo bi.
  • Irtengunea segurtasun zokaloarekin.

Eraginkortasun energetikoa

KIDE ateen ezaugarri nagusia diseinuaren sinpletasuna eta eraginkortasuna da, eta emaitza estankotasun eta isolamendu berme maximoak eskaintzen dituen produktua da.

Bezeroen testigantzak

" KIDEren ate sorta zabalari esker, azken urteotan sortu diren behar guztiak ase ditut. Talde oso profesionala eta erantzun azkarra. Juan R. Instalatzailea
" KIDEtik azpimarratuko nituzke produktu aparta eta ateak muntatzeko erraztasuna. Ziur haiekin lanean jarraituko dugula! Mario I. Autonomoa
" Kasualitatez ezagutu nuen KIDE, baina oso pozik nago nire proiekturako haiengan konfiantza jarri dudalako. Hasieratik erakutsi dute aholkularitza emateko eta zalantza guztiak komentatzeko erabateko prestasuna. Eva F. Gerentea

Proiektu nabarmenak

Aholkularitza edo aurrekontua behar duzu edo zalantza teknikoren bat duzu?

Jarri harremanetan