Jarri harremanetan

CO2PACK Kide proiektua, EBko FEDER funtsek finantzatua

Hotz ekipoetan hozgarritarako erabili ohi diren gasek Atmosfera Berotzeko Potentzial (ABP) handia dute.

Horrek esan nahi du, atmosferan askatuz gero, gas horiek nabarmen laguntzen dutela berotegi efektuan. Berotze globalaren faktore nagusietako bat da. Testuinguru horretan, Europako Batzordeak gas fluordunei buruzko 517/2014 Europako Erregelamendua onartu zuen 2014an (F-Gas araudia), eta ABP handia duten gas hozgarriak pixkanaka debekatzea dakar, batez ere hozgarri karga handiak erabiltzen dituzten eta ihes ratio esanguratsuak dituzten sektoreetan, hala nola hotz industrialaren sektorean.

KIDE hotz ganberak, panelak, ateak, hotz ekipo komertzial eta industrialak eta lehortzeko eta ontzeko ekipoak fabrikatu, merkaturatu eta instalatzen dituen enpresa bat da.

CO2PACK proiektuko partaideak izan dira TECNALIA, prototipo funtzionalaren diseinu, karakterizazio eta balioztatze lanetan parte hartuz, IK Ingeniaritza, Bizi Zikloaren Analisia (BZA) eginez, eta ISEA, kudeatuz eta koordinatuz.

Faktore eragileak

  • Ekipoen ekodiseinua.
  • Berotegi efektuko gasen murrizketa (CEIS).

Helburuak

  • Tenperatura baxuko hotz industrialeko ekipo bat garatzea (-20˚C), CO2 erabiliz ABP1eko fluido hozgarri gisa, egungo hozgarriaren ordez (ABP 4.000).
  • Ziklo termodinamikoa birdiseinatzea.
  • Goi presioetan lan egitea.
  • Hozteko ahalmena mantentzea eta efizientzia energetikoa.

Emaitzak

  • CO2-an oinarritutako hotz makinaren prototipo bat fabrikatzea, eta proba bankuan baliozkotzea.
  • Klima aldaketaren ingurumen inpaktua %8,08 murriztea egungo makinarekin alderatuta.
  • CO2 emisioak 4.300 tona murriztea urtean.
  • Gainkostua kontrolatzea, espero daitekeenaren barruan.
  • Prototipoa industrializatzeko eta optimizatzeko gidak garatzea.
  • Bizi Zikloaren Analisia egitea eta erabiltzea, ingurumen inpaktua hobetzeko gida gisa.

Ondorioak

Garatutako hotz teknologiak nabarmen gainditzen ditu F-Gas Europako araudiaren baldintzak, eta hotz makina berrien gama oso bat garatzeko bide ematen du, klima aldaketaren inpaktua murrizteko, energia efizientzia mantenduz.

Aholkularitza edo aurrekontua behar duzu edo zalantza teknikoren bat duzu?

Jarri harremanetan
Kide NEWS

Jarri egunean Kideren eta hotz sektorearen berrikuntzei buruz