QP modeloko ate biragarria hozteko ate arin eta sendoa da, gidatze sistema altua duena. Erabilera komertzialerako pentsatuta dago.
ERAIKUNTZA - Aluminio anodizatuzko profil estrukturaleko bastidore batekin fabrikatua, zubi termikoaren hausturarekin.
ESTALDURA - Altzairu galvanizatuzko txapa, 25 μ-ko poliester pinturaz lakatua.
Kolore zuria RAL 9010.
Film babesle zurigarri batez estalita.
Elikadurarako kalitatea.
ISOLAMENDUA - Presio handian injektatutako poliisizianurato aparra (PIR), 40–43 kg/m³ dentsitatekoa.
ESTANKOTASUNA - Albeolo bikoitzeko estankotasuneko burlete perimetrala PVCzko euskarriaren gainean.
LODIERA - Hoztea (0 ºC): 100 mm.
Izoztea (-20 ºC): 100 mm.
Izozte handia (-40 ºC): 140 mm.
ZUBI TERMIKOAREN HAUSTURA DUEN ALUMINIOZKO MARKOA - Panel gainean muntatzeko diseinatutako markoa, hainbat lodieratara egokitzeko aukerarekin. Aluminio lakatuzko profilez eraikia, zubi termikoaren hausturarekin.
Aluminiozko zokaloa, markoari lotuta, 2 mm-ko txapa herdoilgaitzarekin.
TENPERATURA NEGATIBOEKIKO ERRESISTENTZIA - Tenperatura negatiboetarako, PVC -ko erresistentzia bat du:
Izoztean: 25 W/m.
Izozte Handian: 40W/m.
AKABERAK ETA FINKAPENA - Panelari autohariztatzaileen bidez lotuta, aluminiozko profilak ezkutatuta.
Sistema lerragarria aluminiozko errail anodizatu baten bidez.
Alboko gidatze sistema panelean jarrita, lurretik aparte.
Helduleku finkoz irekitzea, zabalerako argia = < 1200 eta altuerako argia = < 2000. Palankaz irekitzea, zabalerako argia > 1200 edo altuerako argia > 2000.
Izotz Handian, palankaz irekitzen dira beti.
KIDE ateen ezaugarri nagusia diseinuaren sinpletasuna eta eraginkortasuna da, eta emaitza estankotasun eta isolamendu berme maximoak eskaintzen dituen produktua da.