Modularra - Kide

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure ordenagailuan informazioa gordetzeko. Webgunea erabiltzeak esan nahi du gure Pribatutasun Politikaren baldintzak onartzen dituzula. Aurrera

logotipo kide Menú
BEZEROEN ARLOA

PRODUKTUAK / Hotz Ganberak

MODULARRA

Kide hotz ganbera modularrean, 190 mm-ko moduluekin eta merkatuko isolamendurik onenarekin, moduluak goitik behera lotzen dira; beraz, panel bertikalak sabaia muntatu aurretik lotu daitezke, eta horri esker begiztaz begizta muntatzeko sistemarekin baino langile gutxiago behar dira. Gainera, sistema honekin sabaiaren edozein zati desmuntatu daiteke panel bertikalak desmuntatu beharrik gabe.

EZAUGARRI OROKORRAK

LOTZEKO SISTEMA AZKARRA ETA SEGURUA

KIDEk garatu duen lotura sistemak, azkarra eta erraza izateaz gain, panelak elkarrekin primeran bat etortzea bermatzen du, bai panel bertikalak elkarrekin bai bertikalak sabaiko panelekin.

Emaitza gisa, ganberak behin muntatuta duen isolamendua erabatekoa da, bere eginkizuna emaitza hoberenekin beteta.
Horretaz aparte, panelak desmuntatu behar izanez gero, KIDEren lotura sistema doitzen erraza da eta askatzen ere bai.


DISEINUA INSTALATZAILEAREN ZERBITZUAN

Kide hotz ganbera modularrak, ganbera muntatzen eta desmuntatzen erraztasunik handiena eman eta erabateko estankotasuna bermatzeaz gain, estetika are egokiago ematen dio ganberari, junturak ahalik eta gehien ezkutatuta dituelako.


GANBERA MUNTATZEKO %20 DENBORA GUTXIAGO

KIDEk panel bertikalak sabaikoekin lotzeko sistema berezia garatu du, abantaila garrantzitsuak ematen dituena:

1. Muntatzeko eta desmuntatzeko erraztasuna: Panelak lotzeko sistema goitik beherakoa da; horrela, sabaia panel bertikalak muntatu ondoren muntatu daiteke, bai eta panel bertikalak askatu beharrik gabe desmuntatu ere.

2. Estetika ezin hobea, ezkutaturik dauden junturei esker: Panel bertikala zorutik sabaira doa pieza bakarrean. Sabaiko panelarekin juntura bakarraren bidez lotzen da, eta panelak lotzeko dugun sistema bereziari esker juntura hori ez da ikusten, estetika bikaina lortuta.

3. Sabaiaren egonkortasun handia: Panel horizontala bertikalaren gainean jartzen denean, bertikalaren 55 mm-ko azalera dauka azpian euskarri gisa, eta horrek erabateko egonkortasuna ematen dio sabaiari.

4. Erabateko isolamendua: Lotura guztiak lauak izan beharrean mihiztatuak dira, eta horrek bermatu egiten du panelak elkarren artean ezin hobeto lotzea eta, beraz, erabateko estankotasuna izatea.

Hotz ganbera modularraren muntaketa errazago egiten duten beste elementu batzuk izkinetako panel bertikalak dira. Ganberaren izkinetan doazen panel horiei esker panel bertikal guztiak berdinak dira diseinuari dagokionez, eta horrek kokapena malguagoa eta errazagoa izatea ahalbidetzen du.

Gainera, atearen kokapena ere panel desberdinak dituzten ganberetan baino malguagoa da eta nahi den tokian jarri daiteke. Eta beste etxe batzuetakoekin alderatuta, KIDEren izkinetako panelak beste panelen material berdinarekin eta lotura sistema berberekin fabrikatuta daude; hortaz, ganbera bezain erraz muntatzen dira eta ganberaren kanpoaldea guztiz homogeneoa da.

HASIERA

ITZULI


Zure neurrirako
ekipamendua konfiguratu

LASTER ESKURAGARRI

Hurbilen duzun banatzailea

MAPA IKUSI

Esaiguzu

KONTAKTATU