Industriala - Kide

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure ordenagailuan informazioa gordetzeko. Webgunea erabiltzeak esan nahi du gure Pribatutasun Politikaren baldintzak onartzen dituzula. Aurrera

logotipo kide Menú
BEZEROEN ARLOA

PRODUKTUAK / Hotz Ganberak

Industriala

Hotz ganbera industrialetan zerbitzu osoa eskaintzen dugu, eta banan-banan identifikatutako panelak, muntaketa errazteko.

EZAUGARRI OROKORRAK

BATASUNAK INDARRA DAKAR ETA, BERAZ, ISOLAMENDUA ERE BAI

Panelen arteko loturarako, KIDEk mihiztadura bikoitza duen sistema bat garatu du, eta sistema horrek instalazioak zuzen egiteko behar besteko zurruntasuna ematen dio loturari.

Gainera, panelak kako bidezko lotura sistema ere eduki dezake; sistema horrek panelen arteko lotura indartzen du, hermetikotasun ezin hobea lortzeko. Horrek denak isolamendu ahalmenik handiena ematen die gure ganberei, eta aldi berean energia aurrezpen handia lortzen da.


ERRAZA MUNTATZEN ETA DESMUNTATZEN

Ganbera bat instalatzerakoan, funtsezkoa da panelen muntaketa, isolamendurik handiena bermatzeaz gain, ahalik eta azkarrena eta errazena izatea, denbora aurreztu ahal izateko eta, beraz, dirua ere bai.

Horren jakitun izanik, kako bidezko gure lotura sistemak ohikoak baino azkarrago eta erraztasun handiagoarekin muntatzen dira, horiek izanik bere abantailak. Izan ere, giltza 3/4 jiratu baino ez da egin behar panelen arteko lotura bikaina izan dadin.

Horretaz aparte, panelak askatu behar izanez gero, sistema honekin panelak askatzea zein lotzea oso erraza izango da.


ETENKA FABRIKATZEAK ABANTAILAK DAKARTZA ETENGABE

Gure hotz panel industrialak etenka fabrikatzen dira eta, horrek hainbat abantaila garrantzitsuak ematen ditu.

Alde batetik, abantailak produkzio malgutasunari dagokionez, gure fabrikazio sistemarekin errazago egokitu gaitezkeelako gure bezeroek entrega epe, neurri, lodiera eta beste ezaugarri bereziei lotuta dituzten eskakizunetara.

Horrek, gainera, panelak berehala aldatzea ahalbidetzen du, instalazioan baten bat hondatuz gero.

Bestalde, etenka fabrikatzeak bezeroari panela erabat bukatuta entregatzea ahalbidetzen digu, obrako lanak ahalik eta gutxien izan daitezen. Horrela, muntaketa are azkarragoa eta merkeagoa da. Panelek lotzeko kakoak ere izan ditzakete, eta kako horiekin ezin errazagoa da muntaketa hori.

HASIERA

ITZULI


Zure neurrirako
ekipamendua konfiguratu

LASTER ESKURAGARRI

Hurbilen duzun banatzailea

MAPA IKUSI

Esaiguzu

KONTAKTATU