Webgune honek Cookie propioak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigatzeko ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen badu, horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak HEMEN konfiguratu ditzake bere lehentasunak.


Onartu Ez onartu

logotipo kide Menú
+34 946 036 200

PRODUKTUAK / Panelak

Hozkailu industriala

Kide hotz panel industrialak isolamendurik handiena bermatzen du ganbera industrial mota guztietan. Izan ere, 12 metroko luzerarekin ere fabrikatu daiteke, eta horrek hormen arteko juntura kopurua ahalik eta gehien gutxitzea dakar. Panelak 200 mm-ko lodiera ere izan dezake, erabateko isolamendua lortzeko, edozein dela ere ganberaren neurria.

Horretaz aparte, kakoarekin edo kakorik gabe izan daiteke, eta gure akaberak elikagaien kalitatea bermatzen du.

Ziurtagiriak: PIR Bs1d0 eta PUR Bs2d0

EZAUGARRI OROKORRAK

BATASUNAK INDARRA DAKAR ETA, BERAZ, ISOLAMENDUA ERE BAI

Panelen arteko loturarako, KIDEk matxinbratze bikoitza duen sistema bat garatu du, eta sistema horrek instalazioak zuzen egiteko behar besteko zurruntasuna ematen dio loturari. Gainera, panelak kako bidezko lotura sistema ere eduki dezake; sistema horrek panelen arteko lotura indartzen du, hermetikotasun ezin hobea lortzeko.

Horrek denak isolamendu ahalmenik handiena ematen die gure ganberei, eta aldi berean energia aurrezpen handia lortzen da.


ERRAZA MUNTATZEN ETA DESMUNTATZEN

Hotz ganbera bat instalatzerakoan, funtsezkoa da panelen muntaketa, isolamendurik handiena bermatzeaz gain, ahalik eta azkarrena eta errazena izatea, denbora aurreztu ahal izateko eta, beraz, dirua ere bai.

Horren jakitun izanik, kako bidezko gure lotura sistemak ohikoak baino azkarrago eta erraztasun handiagoarekin muntatzen dira, horiek izanik bere abantailak. Izan ere, giltza 3/4 jiratu baino ez da egin behar panelen arteko lotura bikaina izan dadin.

Horretaz aparte, panelak askatu behar izanez gero, sistema hau askatzen eta lotzen erraza da.


ETENKA FABRIKATZEAK ABANTAILAK DAKARTZA ETENGABE

Gure hotz panel industrialak etenka fabrikatzen dira eta, horrek hainbat abantaila garrantzitsu ematen ditu.

Alde batetik, abantailak produkzio malgutasunari dagokionez, gure fabrikazio sistemarekin errazago egokitu gaitezkeelako gure bezeroek entrega epe, neurri, lodiera eta beste ezaugarri bereziei lotuta dituzten eskakizunetara. Horrek, gainera, panelak berehala aldatzea ahalbidetzen du, instalazioan baten bat hondatuz gero.

Bestalde, etenka fabrikatzeak bezeroari panela erabat bukatuta entregatzea ahalbidetzen digu, obrako lanak ahalik eta gutxien izan daitezen. Horrela, muntaketa are azkarragoa eta merkeagoa da. Panelek lotzeko kakoak ere izan ditzakete, eta kako horiekin ezin errazagoa da muntaketa hori.

HASIERA

ITZULI


Zure neurrirako
ekipamendua konfiguratu

LASTER ESKURAGARRI

Hurbilen duzun banatzailea

MAPA IKUSI

Esaiguzu

KONTAKTATU