Jarri harremanetan
eu
es en fr

KPMH - Trinkoa- Hezetasun altua

Hotz ekipo trinko industrialak hezetasun erlatibo handia duten tenperatura positiboko hotz ganberetarako.

Barazki eta fruituen zein hezetasun handia behar duten beste produktu batzuk kontserbatzeko bereziki diseinatuak. Baita aire zabalean jartzeko ere.

R-455AR-454C

Ezaugarri orokorrak

  • Bereziki barazkietarako, fruta luzaro kontserbatzeko eta haragia egurasteko.
  • KPMak baino lurruntze azalera handiagoa duenez, ganberan hezetasun erlatibo handia ematen du.
  • Antzigarra gas beroaren bidez kentzeko sistema, 20 ZPra arte
  • Lurrungailuaren hegalen neurria = 5 mm.
  • Lurruntze azalera handiagoa.
  • Hezetasun Erlatibo handia ganberan.
  • ∆T txikiagoa.
  • Adierazitako bolumenak goian adierazitako kalkulu oinarriko datuei dagozkie.
  • Kargako beste baldintza batzuek eta funtzionamenduko beste ordu batzuek beste bolumen batzuk ematen dituzte. Kontsultatu.
  • Bi lurrungailu dituzten modeloek desizozteko sistema elektrikoa dute.

Aukerako ezaugarriak

  • Beste maiztasun eta tentsio batzuk.
  • Lurrungailuko venturi erresistentziak.
  • Abiadura aldagailua haizagailuko kondentsadorean.
  • Helmen luzeko haizagailua, norabidezko alabearekin. Distantzia maximoa 34 m.
  • Erresistentziak. Hustubide autorregulagarria (gehienez 4 ekipotarako ganbera berean).
  • Kondentsadore bertikalaren aire irteera, EC haizagailuekin.
  • Korrosioaren aurkako tratamendua kondentsazio baterian / lurrungailuan.
  • Panel bereizgailua - Obrako pareta.
  • Kaiola babestuko enbalaje berezia edukiontzian bidaltzeko.
  • Olio bereizgailua.
  • Xurgapen bereizgailua.

Eraginkortasun energetikoa

Gure ekipoen garapena hozte-sistema optimizatzera bideratuta dago, lehen marketako konpresoreak erabiliz eta errendimendu onena bermatzen duen diseinuarekin.

Gainera, hozgarri naturalak edo A2L erabiltzeko dugun joerak aukera ematen digu merkatuari gutxieneko ingurumen-inpaktua duten ekipoak eskaintzeko, eta jasangarritasuna da KIDEren gune estrategikoetako bat.

Bezeroen testigantzak

" Oso pozik Kideren hotz ekipoen gamarekin. Zabala eta merkatuaren beharretara oso bideratua. Manuel R. Instalatzailea
" KIDEren hasierako aholkularitza funtsezko puntua izan da haiekin esku artean genuen proiektua hastea erabakitzeko garaian. Hasiera-hasieratik ezagutza asko partekatu zuten gurekin eta oso pozik gaude. Ángel S. Ingeniaria
" Laguntza teknikoko taldearekin (LTZ) izan dugun tratua nabarmentzen dut, gure zalantzak azkar argitu dituzte. Atsegina da hain talde oso eta hurbilarekin lan egitea. Ana M. Gerentea

Proiektu nabarmenak

Aholkularitza edo aurrekontua behar duzu edo zalantza teknikoren bat duzu?

Jarri harremanetan