Kondentsazio unitate isilak, instalazio zatituetarako, bolumen txiki eta ertaineko hozteko ganberetan, tenperatura ertain (0°C ÷ 5°C) eta baxuko (-20°C) aplikazioetan.
Gure ekipoen garapena hozte-sistema optimizatzera bideratuta dago, lehen marketako konpresoreak erabiliz eta errendimendu onena bermatzen duen diseinuarekin.
Gainera, hozgarri naturalak edo A2L erabiltzeko dugun joerak aukera ematen digu merkatuari gutxieneko ingurumen-inpaktua duten ekipoak eskaintzeko, eta jasangarritasuna da KIDEren gune estrategikoetako bat.