Jarri harremanetan

USC - Zatitua MAXISPLIT

Hotz ekipo MAXISPLIT zatituak, bolumen ertaineko hotz ganberetarako, tenperatura ertain eta baxuko aplikazioetan.

0ºC-20ºC
R-449AR-452A

Ezaugarri orokorrak

  • Nitrogenoz aurrekargatua.
  • Konpresore hermetiko alternatiboa edo erdihermetikoa, modeloaren arabera.
  • Espantsio balbula termostatikoa.
  • Likido ontzia, segurtasun balbularekin.
  • Zeramikazko iragazki deshidratatzailea.
  • Balbula solenoidea lurrungailuan instalatuta.
  • Likidoaren bisorea.
  • Goi eta behe presioko presostatoa.
  • Antzigarra automatikoki kentzea erresistentzia elektriko bidez.
  • Hustubideko erresistentzia tenperatura baxuan (2 m).
  • Multifuntzioaren doitze elektronikoa urrutiko agintearekin.
  • Lurrungailu kubikoa.
  • Kondentsazioaren kontrola presostato bidez.
  • “Kondentsadorea zikin" dagoela jakinarazteko zunda.
  • Tentsio babeslea.
  • Babes magnetotermikoa.
  • Hozgarri karga gutxi. Kondentsazio bateria mikrokanalduna (500 seriea izan ezik).

Aukerakoak

  • Hozgarriz kargatua.
  • Tenperatura baxuetarako kita.
  • Desizozteko sistema sinkronizatua bi ekipotarako (gehigarria ekipo bakoitzerako).
  • Korrosioaren aurkako tratamendua kondentsazio baterian.
  • Korrosioaren aurkako tratamendua lurrungailu baterian.
  • Ordutegi-kontrola.
  • Konpresore erdihermetikoa konpresore hermetikoa duten modeloentzat.
  • Bestelako tentsioak eta 60 Hz.
  • Olio bereizgailua.
  • Egurrezko enbalaje berezia, edukiontzitan bidaltzeko (700 eta 800 serieak).

Osagarriak

  • Alternantzia / huts egite sistema bi ekipotarako.
  • Ekipamenduaren kanpoko hezegailua eta kontrola (hoztea).
  • XWEB monitorizazio eta kontrol sistema.

Eraginkortasun energetikoa

Gure ekipoen garapena hozte-sistema optimizatzera bideratuta dago, lehen marketako konpresoreak erabiliz eta errendimendu onena bermatzen duen diseinuarekin.

Gainera, hozgarri naturalak edo A2L erabiltzeko dugun joerak aukera ematen digu merkatuari gutxieneko ingurumen-inpaktua duten ekipoak eskaintzeko, eta jasangarritasuna da KIDEren gune estrategikoetako bat.

Bezeroen testigantzak

" Oso pozik Kideren hotz ekipoen gamarekin. Zabala eta merkatuaren beharretara oso bideratua. Manuel R. Instalatzailea
" KIDEren hasierako aholkularitza funtsezko puntua izan da haiekin esku artean genuen proiektua hastea erabakitzeko garaian. Hasiera-hasieratik ezagutza asko partekatu zuten gurekin eta oso pozik gaude. Ángel S. Ingeniaria
" Laguntza teknikoko taldearekin (LTZ) izan dugun tratua nabarmentzen dut, gure zalantzak azkar argitu dituzte. Atsegina da hain talde oso eta hurbilarekin lan egitea. Ana M. Gerentea

Proiektu nabarmenak

Aholkularitza edo aurrekontua behar duzu edo zalantza teknikoren bat duzu?

Jarri harremanetan