Jarri harremanetan

EVEREST hozkailu modularra

EVEREST hozkailuak erabateko isolamendua bermatzen du, lotura mihiztatuko sistemari esker.
EVEREST hozkailu modularra
Panelen bateratzea Azkar eta seguru eusteko sistema Muntaketa adimenduneko sistema Isolamendua Ezaugarri teknikoak Domentazioak

Panelen bateratzea

Sabaiaren egonkortasun handia

Panel horizontala bertikalaren gainean jartzen denean, bertikalaren 55 mm-ko azalera dauka azpian euskarri gisa, eta horrek erabateko egonkortasuna ematen dio sabaiari.

Izkinetarako panel bertikalak

Izkinetarako panel bertikalak

Kanpoko akabera homogeneoa

Izkinetarako panelak gainerako panelen material eta eusteko sistema berarekin fabrikatuta daude, eta horrek bermatzen du integrazio estetiko perfektua izatea eta konplikaziorik gabeko muntaketa egitea. Hozkailuaren kanpoko akabera erabat homogeneoa da.

Azkar eta seguru eusteko sistema

Isolamendu osoa

Lotura guztiak lauak izan beharrean mihiztatuak dira, eta horrek bermatzen du panelak elkarren artean ezin hobeto lotzea, eta, beraz, erabateko estankotasuna izatea.

Doikuntza perfektua

Kideren eusteko sistemak, azkarra eta erraza izateaz eta altzairu herdoilgaitzezko kakoak izateaz gain, panelen arteko doikuntza perfektua bermatzen du.

Estetika ezin hobea, ezkutaturik dauden junturei esker

Panel bertikala zorutik sabaira doa pieza bakarrean. Sabaiko panelarekin juntura bakarraren bidez lotzen da, eta panelak lotzeko dugun sistema bereziari esker juntura hori ez da ikusten, estetika bikaina lortuta.

Muntaketa adimenduneko sistema

Muntatzen erraza

Kide panelak eusteko sistema muntaketa azkar eta zehatza errazteko diseinatuta dago. Beharrezkoa bada, panelak instalatzen diren erraztasun berarekin desmuntatu daitezke.

Sabaia modu independentean muntatu eta desmuntatu

Panelen arteko lotura bertikalari esker, panel bertikalak instalatu ondoren sabaia munta daiteke, eta horiek askatu beharrik gabe desmuntatu.

ISOLAMENDU ERABATEKOA

Juntura mihiztatua

Kidek lotura mihiztatuko sistema garatu du. Horrek, altzairu herdoilgaitzezko lotura eszentrikoko kako sistemarekin batera, estankotasunean eta suarekiko erresistentzian prestazio onena emango dio panelari.

Hozkailuak, pir aparrarekin

EVEREST hozkailua panel modularrez osatuta dago, dentsitate handiko poliisozianurato apar zurrunez injektatuta, eta panelek lodiera gama zabala dute, isolamendu premia desberdinetara egokitzeko.

Kide sistema

Kako bidez lotzeko gure sistemaren abantailen artean muntatzeko azkartasun eta erraztasun handiagoa dago, sistema konbentzionalekin alderatuta.

Características técnicas

  • Zabalerako modulazioa: 190 mm
  • Panelen zabalerak (mm): 190 / 380 / 570 / 950 / 1140
  • Hozkailuen altuera: Luzera maximoa 3.700 mm
  • Lodiera (mm): 60 / 75 / 100 / 120 / 150
  • Altzairuzko txapa apur bat nerbioduna, galvanizatua eta poliesterrez aurrelakatua (25μ), babesteko film zurigarriarekin. Kolore zuria. Elikadurarako kalitatea.
  • Akabera laua, eskatuz gero. Kontsultatu beste estaldura batzuk.
  • OINEZKOENTZAKO ZORUA – S8:
  • Barruko akabera plastifikatutako xaflazkoa, labaintzen ez duena, guztira 0,8 mm-ko lodiera duena. Elikadurarako kalitatea. Bakarrik pertsonak pasatzeko.
  • Erresistentzia estatikoa: 2.000 kg/m2 uniformeki banatuta.
  • Erresistentzia dinamikoa: Ez du errodadurarik onartzen.
  • Irristagaiztasunaren balioa: R10.
  • ZORU INDARTUA – M9:
  • Barruko akaberan urki zurezko kontratxapa indartua eta erretxina fenoliko irristagaitza ditu, 9 mm-koa. Pertsonak eta eskuzko orgak pasatzeko egokia.
  • Erresistentzia estatikoa: 4.000 kg/m2 uniformeki banatuta.
  • Erresistentzia dinamikoa: 400 kg 4 gurpil ez-metalikoren gainean.
  • Irristagaiztasunaren balioa: R11.
  • Kontsultatu beste zoru batzuk.
  • 0,9 x 1,9 m-ko ate pibotatzailea panel bertikal batera akoplatuta, panelaren akabera berdinarekin eta torloju herdoilgaitzekin.
  • Izozkailuetan, erresistentzia berogailua 220 V-era
  • Kontsultatu aterako beste aukera batzuk.
  • Barruko profil sanitarioa bertikalean, sabaian eta zoruan, modelo guztietan.
  • Oreka balbula izozkailuan (100 mm-ko panela duten izozkailuak).
  • Zorurako “u” profila zorurik gabeko ganberetan.

Dokumentazioa

Efizientzia energetikoa

Gure ganberen hermetikotasunak, kako eszentrikoko lotura sistemari eta juntura matxinbratuari esker, erabateko isolamendua bermatzen du, kontsumoa ahalik eta gehien murrizteko.

Aholkularitza edo aurrekontua behar duzu edo zalantza teknikoren bat duzu?

Jarri harremanetan