1.1. Dokumentu hau erabiltzaileek KIDE S.Coop.-en webgunean (aurrerantzean, “webgunea”) nabigatzean emandako eta KIDE S. Coop-ek jasotako informazioari dagokio
1.2. Hori dela eta, webgunean nabigatzean, erabiltzaileak politika hau onartzen du, eta egiaztatzen du ematen dituen informazioa eta datuak zehatzak eta egiazkoak direla. Informazio hori beti eguneratuta egon dadin eta akatsik izan ez dezan, erabiltzaileak ahalik eta lasterren jakinarazi behar ditu bere datu pertsonalen aldaketak, aldaketarik badago.
1.3. Webgunearen titularra KIDE, S.Coop. da. Sozietatearen helbidea Gardotza industrialdea z/g, 48710, Berriatua (Bizkaia) da. Euskadiko Kooperatiben Erregistroan erregistratuta dago, Sozietate Kooperatiboen Inskripzio Liburuan, 742. folioan, 3. idazpenean, eta ES-F-48071377 IFZ du.
2.1. Webgunean, “Harremana” ataleko formulario elektronikoaren bidez, KIDEk jarraian zehazten diren datuak eskatu, jaso eta biltzen ditu.
2.2. (i) Bezeroen eta bezero potentzialen zorroa kudeatzeko datuak lortzeko, ahalik eta zerbitzurik onena emateko, laguntza- eta mantentze-eragiketak egiteko, (ii) erabiltzaileen identitatea egiaztatzeko, eta (iii) erabiltzaileen profila baimenik gabe erabil dadin galarazteko, KIDEk honako datu hauek biltzen ditu:
2.3. Datu horiek KIDEren webgunearekin edo produktu eta zerbitzuekin lotutako iruzkin, eskaera, kontsulta edo galderei erantzuteko erabiliko dira.
3.1. Webgunea erabiltzeko eta hartan nabigatzeko, ez da beharrezkoa erabiltzaileak bezero-profila sortzea. Dena den, bezeroen arloko aplikazioez baliatu ahal izateko, bezero gisa eman beharko du izena, eta alta egin. Politika honetan erabiltzaileentzat aipatzen den guztia bezeroei ere dagokie.
3.2. Bezero gisa izena emateko, eskaera bat bidali behar zaio KIDEri, eta KIDEk bezeroen arloan sartzeko pasahitza emango du.
3.3. Bezeroen arloan, bezeroak eskaintzak egin ahal izango ditu, bai berarentzat, bai hirugarrenentzat, betiere, KIDEk onartzen baditu.
3.4. Bezero gisa izena ematean, erabiltzaileak pribatutasun-politika hau onartzen du, baita datuen babesari buruz erabiltzaileei dagokiena ere.
4.1. KIDEk webgunearen erabiltzaileei jakinarazten die webgunearen bidez bil daitezkeen datu pertsonalen tratamenduari eta babesari buruzko politika, aurreko II. epigrafean deskribatu bezala.
4.2. Ildo horretan, KIDEk bermatu egiten du datu pertsonalen babesaren inguruan indarrean dagoen araudia betetzen duela: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu pertsonalak babestekoa, eta 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa Datu pertsonalak babesteko Legea garatzen duen Erregelamendua onartzen duena. Orobat, KIDEk honako hau ere betetzen duela adierazten du: 34/2002 Legea, Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoa.
4.3. KIDEk bermatu egiten du arau horietan eta unea-unean indarrean daudenetan ezarritakoaren arabera tratatuko dituela datu pertsonalak. Gainera, erabiltzaileak ematen dituen datu pertsonalak ahalik eta konfidentzialtasunik handienarekin tratatuko ditu.
4.4. Arau horietan guztietan jasotakoari jarraituz, KIDEk jakitera ematen du webguneko zerbitzuak eskaintzeko behar-beharrezkoak diren datuak soilik bilduko dituela.
4.5. Edonola ere, pribatutasun-politika honen bidez, erabiltzaileak, “Harremana” ataleko formulario elektronikoan bere datu pertsonalak borondatez sartuz, baimena ematen du, borondatez, askatasunez, zalantzarik gabe, espezifikoki eta informazioa jasota, datu pertsonal horiek fitxategi automatizatu batean sartzeko. Fitxategi hori KIDE, S.Coop.-en titulartasunekoa da (Gardotza industrialdea z/g, 48710, Berriatua, Bizkaia, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan erregistratua, Sozietate Kooperatiboen Inskripzio Liburuan, 742. folioan, 3. idazpenean, eta ES-F-48071377 IFZ duena), eta Datu Pertsonalak Babesteko Erregistro Nagusian inskribatuta dago.
4.6. Halaber, datu horiek bere borondatez sartuz, erabiltzaileak baimena ematen du, borondatez, askatasunez, zalantzarik gabe, espezifikoki eta informazioa jasota, datu pertsonal horiek KIDEren taldeko beste sozietateei lagatzeko, bezero-zorroa kudeatzeko eta bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena emateko.
4.7. Pribatutasun Politikan jasotako baldintzak onartzean, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunean nabigatzen duen bitartean Pribatutasun Politikan jasotako betebeharrak betetzeko.
4.8. KIDEk beharrezko segurtasun-neurriak —teknikoak zein antolaketakoak— ezarri ditu datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko, eta datuak aldatzeko, galtzeko eta baimenik gabe tratatuak edota erabiliak izateko, betiere, kontuan hartuta teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta gizakiaren ekintzen nahiz ingurune fisikoaren edo naturalaren eraginaren ondorioz izan ditzaketen arriskuak. Segurtasun-neurri horiek Segurtasun Dokumentuan daude jasota, Datuak pertsonalak babesteko Legean jasotakoa betez. Hala ere, nabarmendu behar da, eta erabiltzaileak onartu eta bere gain hartzen du, transmisio edo biltegiratze elektronikoko metodo bat ere ez dela guztiz segurua. Hortaz, KIDEk ezin du datu pertsonalen segurtasun osoa bermatu, ahalik eta ardurarik handiena baizik, eta muga horretaraino hartzen du erantzukizuna.
5.1. Webgunean nabigatzean, erabiltzaileak adierazi egiten du ematen dituen datu guztiak egiazkoak eta zuzenak direla, eta konpromisoa ematen du KIDEri datu horietan gertatzen diren aldaketak jakinarazteko
5.2. Datu faltsuak ematen dituzten erabiltzaileak webguneko zerbitzuetatik kanpo geratu ahal izango dira, zuzenbideak eskura jartzen dituen gainerako ekintzak alde batera utzi gabe.
5.3. Erabiltzaileak hirugarrenen datuak ematen baditu, KIDEk ez du bermatzen informazio- eta baimen-printzipioak beteko dituenik. Hortaz, erabiltzaileak bermatu beharko du hirugarren horri aldez aurretik informazioa eman diola eta haren baimena lortu duela.
6.1. Erabiltzaileek euren datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta haien aurka egiteko eskubideak(ARCO eskubideak) gauzatu ahal izango ditu. Horretarako, idazki bat bidali behar dio KIDE, S.Coop.-i, posta arruntez (Gardotza industrialdea z/g, 48710, Berriatua, Bizkaia) edo posta elektronikoz (Kide@kide.com). Idazki horretan, argi eta garbi adierazi behar ditu izen-abizenak eta posta-helbidea, eta NANaren, pasaportearen edo beste identifikazio-dokumentu baten fotokopia gehitu.
6.2. Pribatutasun Politikaren inguruan zalantzarik badu, erabiltzailea KIDErekin jar daiteke harremanetan, idatziz (lehen emandako helbidean), telefonoz (** zenbakian), faxez (** zenbakian) edo posta elektronikoz (Kide@kide.com).
6.3. Erabiltzaileak eskubidea du KIDEri ematen dion informazioa edozein unetan aldatzeko (esaterako, posta elektronikoko helbidea eta sarbide-gakoa).
7.1. Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea betez, KIDEk eskaintzak edo publizitate- eta sustapen-jakinarazpenak soilik bidaliko ditu, posta elektronikoz, erabiltzaileak emandako helbide elektronikora edo komunikazio elektronikoko beste baliabideren baten bidez, horrelako jakinarazpenak bidaltzeko baimena eman duten erabiltzaileei. Dena den, pribatutasun-politika hau onartuz, erabiltzaileek berariaz onartzen dute KIDEk webgunean eskaintzen dituen produktuekin lotutako eskaintzak eta publizitate-jakinarazpenak bidaltzea, eta horretarako baimena ematen dute.
7.2. Erabiltzaileak edozein unetan adieraz dezake horrelako jakinarazpenak jasotzeari utzi nahi diola. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar dio KIDEri, Kide@kide.com helbidera, edo gure mezu elektronikoen amaieran dauden jarraibideei jarraitu
8.1. KIDEk profila du Facebook, Twitter, LinkedIn eta YouTube sare sozialetan, eta jarraitzaileen, harpidedunen, iruzkingileen eta gainerako erabiltzaileen (aurrerantzean, jarraitzaileak) datuen eta jarraitzaileek KIDEri zuzenean emandako datu pertsonalen tratamenduaren erantzulea da.
8.2. Datu horien tratamendua sare sozialek korporazio-profilei onartzen diena izango da, gehienez. Beraz, legeak debekatzen ez badu eta sare sozialak baimentzen duen edozein bid erabiliz, KIDEk bere jarduera, hitzaldi eta eskaintzei buruzko informazioa eman ahal izango die jarraitzaileei, baita bezeroaren arretarako zerbitzu pertsonalizatua ere.
8.3. 29. artikuluko Datuen Babesari buruzko Lantaldearen lineako sare sozialei buruzko 5/2009 Irizpenaren arabera, pertsona bat KIDEren delako sare sozialean “lagun” edo “jarraitzaile” bihurtzen denean, pertsona horrek jakinarazpen komertzialak bidaltzeko baimena ematen dio KIDEri.
8.4. KIDEk ez du inondik inora sare sozialetatik daturik aterako, betiere, erabiltzaileak horretarako baimena ematen ez badio, unean-unean eta berariaz.
9.1. Cookieak datu-fitxategi txikiak dira (datuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko gailua), eta erabiltzailea nabigatzen ari den webguneak sortzen ditu. Erabiltzaileak erabiltzen duen ekipoan (ordenagailua, sakelako telefonoa, tableta, etab.) gordetzen dira eta hurrengo bisitetan berreskuratzen dira. Cookieek erabiltzailearen nabigazioari buruzko informazio jakin bat ematen dute, eta webgunearen zerbitzua hobetzea eta erabiltzaileari esperientzia hobea ematea da haien helburua.
9.2. Webgunean nabigatuz, erabiltzaileak onartzen eta baimentzen du cookieen erabilera. Hala ere, cookieen aurka egin eta haiek erabiltzeko baimen hori ken dezake nahi duenean, nabigatzailearen konfigurazioa aldatuz. KIDEk erabiltzen dituen cookieei eta haiek desaktibatzeko moduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu esteka honetan: Cookieen politika.
9.3. Erabiltzaileak kontuan izan behar du ezaugarri batzuk cookieen erabileraren bidez soilik daudela erabilgarri, eta, cookieak ez onartzea erabakitzen badu, ezaugarri horiek ez dira erabilgarri egongo.
10.1. Webgunean azaltzen diren markak, zeinu bereizgarriak, softwarea, iturri-kodeak eta jabetza intelektualeko eta industrialeko gainerako eskubideak KIDErenak dira, baita erregistratuta ez daudenak ere.
11.1. KIDEk edozein unetan alda dezake pribatutasun-politika hau, edo haren ordez beste bat jarri, legeak, jurisprudentzia edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziak edota eskumeneko agintarien irizpideak aldatzen badira, edo sektoreko jarduera, erabilera eta ohiturak aldatzen badira. Horrez gain, KIDEk bere aldetik edozein aldaketa egitea erabaki dezake, lehen aipatutako arrazoiengatik edo beste edozein arrazoirengatik. Edonola ere, konpromisoa hartzen du erabiltzaileari Pribatutasun Politikan egiten duen aldaketari buruzko nahikoa informazio emateko. Erabiltzaileek Pribatutasun Politikaren azken eguneratzea ikus dezakete, dokumentu honen goialdeko “Azken eguneratzea” atalean.
11.2. Edozein kasutan, erabiltzaileak onartu egiten du egin daitezkeen aldaketen ondorioz unean-unean indarrean dagoen pribatutasun-politika, webgunea erabiliz eta hartan nabigatuz onartzen eta bere gain hartzen duena, webguneko hasiera-orrian argitaratuta dagoena dela, eta edozein unetan ikus dezakeela. Komeni da erabiltzaileak Pribatutasun Politika noizean behin ikustea, haren informazio pertsonala nola erabiltzen dugun eta erabiltzeko modu horretan zer aldaketa egin ditugun jakite aldera.
11.3. Pribatutasun Politika eguneratu ondoren erabiltzaileak webgunean nabigatzen badu, eguneratutako Pribatutasun Politikaren baldintzak onartzen dituela ulertuko da.
12.1. Pribatutasun Politikari buruzko iruzkinik, eskaerarik, kontsultarik edo galderarik baduzu, jarri gurekin harremanetan kide@kide.com helbide elektronikoaren bidez.Kide@kide.com.
13.1. Webgunearen ingelesezko, frantsesezko eta euskarazko bertsioak informazio-xederako soilik ematen dira. Ingelesezko, frantsesezko edo euskarazko bertsioen eta gaztelaniazko jatorrizko bertsioaren artean desadostasunik badago, gaztelaniazko bertsioa nagusituko da.
14.1. Pribatutasun-politika hau osatzen duten baldintzak interpretatzean desadostasunik edo gatazkarik badago, Espainiako legedian ezarritakoari jarraituko zaio.
14.2. Dena den, ezarri beharreko araudiak aukera ematen badu, KIDE eta erabiltzailea Gernikako epaitegi eta auzitegien pean jarriko dira, eta uko egingo diote dagokien beste edozein foruri.