KIDEk jakinarazten du Erabiltzaileak Webgunean nabigatzean borondatez emandako eta/edo cookie bidez bildutako datu pertsonalak automatikoki tratatuko direla, KIDEren erantzukizunpean.
2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (DBEO), Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta datu pertsonalak babesteari buruzko gainerako araudian xedatutakoarekin bat etorriz, informazio hau eskaintzen diogu Erabiltzaileari:
1.- Arduraduna
Zure datuen tatamenduaren arduraduna KIDE, S.Coop. Da (aurrerantzean, “KIDE”), helbidea Gardotza industrialdea z.g., 48710, Berriatua, (Bizkaia) – Espainia, IFZ zk. F-48071377, telefono zk. +34 946 036 200 eta helbide elektronikoa kide@kide.com
2.- Datuen tratamendu bakoitzari buruzko informazio berezia:
a) Harremana
- Helburua: Webgunean “Harremanen” atalean emandako datu pertsonalak, telefonoa eta/edo helbide elektronikoa Erabiltzaileak egindako kontsulta izapidetzeko eta erantzuteko tratatuko dira.
- Oinarri legitimatzailea: datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarria KIDEk Erabiltzaileek egindako kontsultei erantzuteko duen interes legitimoa eta Erabiltzaileek emandako baimena dira.
- Hartzaileak: KIDEk ez die daturik lagako hirugarrenei, horretarako legezko betebeharra dagoenean izan ezik, edo kontsulta Kide S. Coop. Ez den Taldeko beste sozietate batera bideratu behar denean, hori bada Erabiltzailearen eskaerari erantzun behar diona. KIDEri zerbitzuak ematen dizkioten hirugarrenek, datu pertsonalak eskuratzen badituzte, zerbitzuak emateko kontratu egokiak izango dituzte izenpetuta, eta ziurtatzen dute datuen babesari buruzko araudia betetzen dutela.
- Datuen kategoria: jaso daitezkeen datu pertsonalak Erabiltzailearen identifikazio datuak dira, baita egindako kontsultari erantzuteko hark ematen dituen beste datu batzuk ere.
- Kontserbatzeko epea: bitarteko honetatik emandako datu pertsonalak Erabiltzaileek egindako kontsultei edo eskaerei erantzuteko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, eta, ondoren, aplikatu beharreko legediak eskatzen duen epean.
b) Enplegua eskatzea (https://www.kide.com/es/work-with-us/)
- Helburua: “Gurekin lan egin” atalaren bidez jasotako datu pertsonalak KIDEn egin daitezkeen hautaketa prozesuetan Interesdunek duten parte hartzea kudeatzeko tratatuko dira. Zure baimena lortzen ez badugu edo etorkizunean baimena kentzen baduzu, ezingo duzu hautaketa prozesuetan parte hartu.
- Oinarri legitimatzailea: datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarria Interesdunaren baimena da. Interesduna ez dago behartuta bere datu pertsonalak ematera, baina hala egiten ez badu, ezingo da aintzat hartu KIDEko hautaketa prozesuetan.
- Hartzaileak: KIDEk ez die daturik lagako hirugarrenei, horretarako legezko betebeharra dagoenean izan ezik. Era berean, gerta daiteke lan eskaintza beti ez kudeatzea KIDE, S. COOP.ek, edo horren ardura ez izatea, Taldearen enpresa nagusia KIDE izanik ere, batzuetan eskaintzailea Taldeko beste sozietate bat izan daitekeelako. Erabiltzailea KIDE, S.Coop. ez den eskaintzaile batek egindako lan eskaintza batean inskribatu ondoren, hark Erabiltzailearen Curriculumeko datuak jakinaraziko dizkio eskaintza argitaratu duen enpresari, erabiltzailearen enplegu eskaera behar bezala kudeatu ahal izateko. KIDEri zerbitzuak ematen dizkioten hirugarrenek, datu pertsonalak eskuratzen badituzte, tratamenduaren eragilearen kontratu egokiak izango dituzte izenpetuta, eta ziurtatzen dute datuen babesari buruzko araudia betetzen dutela. KIDEk ez ditu datuak nazioartera transferituko.
- Datuen kategoria: alta/erregistro eskaera dela-eta emandako datu pertsonalak, oro har; identifikatzaileak, akademikoak, karreraoak, formazio, ezagutza, kualitate, esperientzia profesional eta ibilbideari buruzkoak, eta zerbitzua izapidetzeko hautagaiak egokitzat jotzen dituen datu guztiak.
- Gordetzeko epea: KIDEk datuak tratatu eta biltegiratuko ditu erabiltzailea zerbitzuan aktibo dagoen bitartean, baita bezeroaren datuen tratamenduari lotutako balizko erantzukizunetatik sor daitezkeen lege betebeharren preskripzio epean ere. Erregistratutako erabiltzaileak 48 hilabete baino gehiagoan ez badu jarduerarik egiten, bere datuak behin betiko ezabatuko dira.
c) Komunikazio komertzialak
- Helburua: datu pertsonalak KIDEren produktu, zerbitzu eta jarduerei buruzko komunikazio komertzialak bidaltzeko tratatuko dira (ekitaldiak, azokak, kongresuak, etab.). Zure baimena lortzen ez badugu edo etorkizunean baimena kentzen baduzu, ez duzu komunikazio komertzialik jasoko.
- Oinarri legitimatzailea: datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarria Interesdunaren baimena da. Interesduna ez dago behartuta bere datu pertsonalak ematera, baina hala egiten ez badu, ezingo du KIDEren komunikazio komertzialik jaso.
- Hartzaileak: KIDEk ez die daturik lagako hirugarrenei, horretarako legezko betebeharra dagoenean izan ezik. KIDEri zerbitzuak ematen dizkioten hirugarrenek, datu pertsonalak eskuratzen badituzte, tratamenduaren eragilearen kontratu egokiak izango dituzte izenpetuta, eta ziurtatzen dute datuen babesari buruzko araudia betetzen dutela. Horrez gain, KIDEk ez ditu datuak nazioartera transferituko.
- Datuen kategoria: jaso daitezkeen datu pertsonalak Interesdunaren identifikazio eta harremanetarako datuak dira.
- Kontserbazio epea: bide honetatik jasotako datu pertsonalak gorde egingo dira Interesdunak baimena ezeztatzen ez duen bitartean, tratamenduaren aurka egiten ez duen bitartean edo komunikazio komertzialen bidalketari baja emateko eskatzen ez duen bitartean.
3. Cookieak
3.1 Webgunean cookieak erabiltzen dira gure zerbitzariek Erabiltzailearen web nabigatzailea ezagutzeko eta Webgunea nola eta noiz erabiltzen duen jakiteko.
3.2 Cookieak Erabiltzaileak nabigatzen duen webguneak sortutako datu fitxategi txiki batzuk dira (datuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko gailua), eta Erabiltzaileak erabiltzen duen ekipoan gordetzen dira (ordenagailua, telefono mugikorra, tableta, etab.) eta etorkizuneko bisitetan berreskuratzen dira. Cookieek erabiltzailearen nabigazioari buruzko informazio jakin bat ematen dute, Webgunearen zerbitzua hobetzeko eta erabiltzaile esperientzia hobea eskaintzeko.
3.3 Erabiltzaileak cookieak onartu edo baztertu eta erabilera konfiguratu dezake nahi duenean, cookieak baztertzeko nabigatzailearen konfigurazioa aldatuz. KIDEk erabiltzen dituen cookieei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu esteka honetan: https://www.kide.com/es/politica-de-cookies/
3.4 Erabiltzaileak kontuan izan behar du ezaugarri batzuk cookieen erabileraren bidez bakarrik daudela eskuragarri, eta ez onartzea erabakitzen badu, baliteke ezaugarri horiek eskuragarri ez egotea, eta, beraz, KIDEk ezingo dio esperientzia osorik eman Webgunean.
4. Sare sozialak
4.1 KIDEk sare sozialetako profilak ditu (LinkedIn, Youtube, X, Facebook), eta horien jarraitzaile, harpidedun, iruzkingile eta beste erabiltzaile profil batzuen datuen tratamenduaren arduraduna da (aurrerantzean, “Jarraitzaileak”), baita jarraitzaileek KIDEri zuzenean emandako datu pertsonalen erregistroaren arduraduna ere, datuak ateratzeko edo Konpainiak berak argitaratutakoei dagokienez.
4.2 Sare horietako bakoitzean KIDEk datu horiekin egingo duen tratamendua, gehienez ere, sare sozialak profil korporatiboei baimentzen diena izango da. Horrela, bada, KIDEk, legeak debekatzen ez badu, bere Jarraitzaileei informazioa eman ahal izango die sare sozialak bere jarduerei, hitzaldiei eta eskaintzei buruz ahalbidetzen duen edozein bidetatik, baita bezeroari arreta emateko zerbitzu pertsonalizatua eskaini ere.
4.3 KIDEk ez du inoiz daturik aterako sare sozialetatik, horretarako Jarraitzaileen baimena puntualki eta espresuki lortzen ez bada behintzat.
5. Eskubideak baliatzea
Erabiltzaileak eskubidea dauka KIDEri eskatzeko bere datu pertsonalak eskuratu, zuzendu edo kentzeko, edo datuen tratamendua mugatzeko edo horren aurka agertzeko, baita datuak garraiatzearen gaineko eskubidea ere. Era berean, baimena kentzeko eskubidea du une oro.
Lehen esandako eskubideez baliatzeko, kide@kide.com helbide elektronikora idatzi beharko du, izena eta abizenak adierazita eta NAN edo pasaportearen kopia erantsita, eta baliatu nahi duen eskubidea azalduta.
Erabiltzaileak KIDE araudia urratzen ari dela uste badu, agintaritza eskumendunari erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du (https://www.aepd.es/).
6. Aldaketak
Datuak babesteko politika hau edozein unetan aldatu eta/edo ordezkatu ahal izango da, lege aldaketen, jurisprudentzia aldaketen edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak edo agintaritza eskudunak unean-unean jarraitzen dituzten irizpideen aldaketen ondorioz.
2025/08/06an aldatua