Jarri harremanetan

Kideri buruz

High Cooling Performance
Guri buruz
Historia Misioa eta balioak Taldea eta konpromisoa Kalitatea eta ingurumena Ekitaldiak  Egoitza nagusia Mondragon Korporazioa
1975 Sorrera
1980 Hotz ganberetan espezializatzea
1985 Atzerrira zabaltzea (Frantzia eta Portugal)
1990 Instalazioetan eta automatizazio prozesuan inbertitzea
1995 KIDE ateen gama merkaturatzea
2005 Asia eta Amerikako merkatuetara zabaltzea
2007 Ekoizpen instalazio berriak Txinan
2008 Nazioarteko Bulego Komertzialen Sarea. KIDE Hotz Ekipo Komertzialak merkaturatzea
2013 KIDE lehortzeko ekipoak merkaturatzea
2015 60HZko gama komertzialeko ekipoak merkaturatzea
2016 Hotz ekipoak gas berriekin merkaturatzea
2021 Zentralizazio eta hedapen plana Berriatuan (Bizkaia)
2023 Instalazio berrien inaugurazioa
2025 Kideren 50. urteurrena

Misioa

Hotz ganberak, panel isolatzaileak, ateak, hotz ekipoak eta lehortegiak fabrikatzen ditugu, gure bezeroentzako soluzio integralak eskainiz eta lan egiten dugun eragileekin balio harremanak garatuz.

Jarduera sektore desberdinetara zuzentzen gara, batez ere hotz instalatzaile eta banatzaileetara, eta kalitatean eta zerbitzuan nabarmendu nahi dugu, balio bereiziko proposamen batekin, erreferenteak izanik esparru nazional batean eta nazioarteko proiekzioarekin.

MONDRAGON Taldean integratutako enpresa gisa printzipio kooperatiboetan oinarritzen gara, eta bere azken helburua modu jasangarrian haztea da, aberastasuna eta ongizatea sortzeko, eta ingurunearen garapen kulturalari laguntzeko.

Balioak

Lankidetza

Kide kooperatiba bat da, non pertsonak diren, zalantzarik gabe, aktiborik garrantzitsuena. Enpresako langileak jabeak eta protagonistak gara jarduera eremu guztietan.

Expertise

50 urte baino gehiagoko jarduerak bermatzen du gure know how-a. Erabaki teknikoen gaineko ezagutzaren eta kontrolaren eta garatzeko ahalmenaren jabeak gu gara.

Berdintasuna

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna babesten dugu lan-baldintzen, antolamenduaren eta barne-funtzionamenduaren alorrean. Espazio seguruaz gain, emakumeak eta gizonak errespetatuko dituen lan-giroa sortzeko hautua egiten dugu. Ez da inolako indarkeriarik onartuko, ezta adierazpen sexistarik edo homofoborik ere.

Malgutasuna

Antolamendu eredu horizontal bat dugu, eguneroko eskakizunei azkar erantzuteko aukera ematen duena. Malguak izateak merkatu aldakor batera egokitzen eta gure taldeen ongizatea hobetzen laguntzen digu.

Bezeroarenganako orientazio

Irtenbide espezifikoak sortzen ditugu, gure bezeroen eta sektorearen beharretara bideratuak. Konfiantzan oinarritutako harremanetan sinesten dugu.

Berrikuntza

Gure jardueraren arlo guztietan etengabeko bilakaera bilatzen dugu. Teknologiak protagonismo handia duen eredu baten alde egiten dugu.

Jasangarritasuna

Oso gogoan ditugu sektorearen erronka handiak: energia efizientzia, gutxiago kutsatzen duten hozgarri berrien erabilera... Gure hondar alea jartzen dugu etorkizun hobe batean laguntzeko.

Taldea eta konpromisoa

Kiden harro egoteko zerbait badago, enpresa osatzen duten pertsonen konpromisoa eta profesionaltasuna da. Gure abalak dira sektorean 50 urteko esperientzia izatea eta kolaboratzaile sare zabal baten gogobetetzea.

Gurekin lan egin
+0 Konprometitutako pertsonak
+0 Kolaboratzaile asebeteak

Kalitatea eta ingurumena

Kalitate estandarra eta ingurumenaren zaintza gure DNAren parte dira.

Energia efizientzia

Gure makina guztiak ahalik eta errendimendurik handiena izateko eta energia kontsumoa optimizatzeko diseinatuta daude.

Ekoizpen lantegia

Hondakinak bereizten ditugu, hondakinei berriro balioa emateko, eta %90ean lortzen dugu hori.

0 km-ko hornitzaileak

0 km-ko hornitzaileak lehenesten ditugu, eskualdearen garapen ekonomikoa sustatzeko eta karbono aztarnaren inpaktua murrizteko.
Ekitaldiak
Egoitza Nagusia

8000 m2 baino gehiagoko instalazioak ditugu Bizkaian (Espainia) eta ekoizpenaren %100 nazionala da. Gainera, mundu mailako presentzia dugu gure sare komertzialaren eta banatzaileen bidez.

Mondragon Korporazioa

Kide Mondragon Korporazioko kide da: Euskal Herriko enpresa talderik handiena da, eta 10.a Espainiako enpresen rankingean, lankidetza bidezko lanaren mundu mailako erreferentea izateaz gain.

+0 Kooperatibak
+0 Pertsonak
0 I+G zentro propioak
0M€ Sarrerak guztira