Jarri harremanetan
eu
es en fr

Hozteko bateriak

Hozteko bateriak hotz ganberetarako, tenperatura altu, ertain eta baxuetan erabiltzeko.

Ezaugarri orokorrak

  • Urarekin edo ur eta etilenglikolarekin edo propilenglikolarekin erabiltzeko.
  • Txapa galvanizatuzko karrozeria, margotuta.
  • Kobrezko hodiak eta aluminiozko hegatsak.
  • Haizagailuak motor monofasikoekin eta trifasikoekin, IP-44 babes mailarekin (IP-54 kubiko industrialean) eta -40°C eta +40°C arteko tenperaturetarako.
  • Aire bidez edo elektrikoki desizoztea.
  • Hiru bideko balbulak dituzte.
  • Kontrol integratua.

Aukerako ezaugarriak

  • 60 Hz (tentsioa kontsultatu behar da).
  • Efizientzia handiko haizagailuak.
  • Korrosioaren aurkako tratamendua.
  • Altzairu herdoilgaitzezko karkasa.
  • Kondentsatuetarako ponpa, fluxu bikoitzeko hozte baterietarako.

Eraginkortasun energetikoa

Gure ekipoen garapena hozte-sistema optimizatzera bideratuta dago, lehen marketako konpresoreak erabiliz eta errendimendu onena bermatzen duen diseinuarekin.

Gainera, hozgarri naturalak edo A2L erabiltzeko dugun joerak aukera ematen digu merkatuari gutxieneko ingurumen-inpaktua duten ekipoak eskaintzeko, eta jasangarritasuna da KIDEren gune estrategikoetako bat.

Bezeroen testigantzak

" Oso pozik Kideren hotz ekipoen gamarekin. Zabala eta merkatuaren beharretara oso bideratua. Manuel R. Instalatzailea
" KIDEren hasierako aholkularitza funtsezko puntua izan da haiekin esku artean genuen proiektua hastea erabakitzeko garaian. Hasiera-hasieratik ezagutza asko partekatu zuten gurekin eta oso pozik gaude. Ángel S. Ingeniaria
" Laguntza teknikoko taldearekin (LTZ) izan dugun tratua nabarmentzen dut, gure zalantzak azkar argitu dituzte. Atsegina da hain talde oso eta hurbilarekin lan egitea. Ana M. Gerentea

Proiektu nabarmenak

Aholkularitza edo aurrekontua behar duzu edo zalantza teknikoren bat duzu?

Jarri harremanetan