Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure ordenagailuan informazioa gordetzeko. Webgunea erabiltzeak esan nahi du gure Pribatutasun Politikaren baldintzak onartzen dituzula. Aurrera

logotipo kide Menú
BEZEROEN ARLOA
Kide, hotza kontrolpean
Nazioartean dugun presentziaz baliatzen gara hotz kate osorako proiektu integraletan.
Ikus Kide Company bideoa 

Kide Enpresa

Kide S. Coop. hotz ganberak, panel isolatzaileak, hozkailu ateak, hotz ekipamenduak eta lehortegiak fabrikatzen dituen enpresa talde bat da, merkatuan soluzio integral eta bakarra eskaintzen duena.

KIDE Taldearen MISIOA

Hotz ganberak, panel isolatzaileak, hozkailu ateak, hotz ekipamenduak eta lehortegiak fabrikatzen dituen enpresa talde bat da, eta soluzio integralak eskaintzen dizkie bere bezeroei, berarekin jarduten duten agenteekin harreman baliotsuak garatuta.

Hainbat jarduera sektoreri zuzenduta dago, baina, hotz ekipamenduen instalatzaileentzat eta banatzaileentzat egiten du lan gehien bat, eta, Kalitateari eta Zerbitzuari dagokienez nabarmendu nahi duenez, balio proposamen berezi bat eskaintzen du, eremu nazionalean erreferente izanik eta nazioartean eragina edukiz.


Printzipio kooperatiboetan oinarrituta dauden enpresa multzo bat da, MONDRAGON Taldean sartuta dagoena, eta bere azken helburua da modu iraunkorrean haztea, aberastasuna eta ongizatea sortuta, eta inguruko kulturaren garapenean lagunduta.

Gure Balioak >> Gehiago ematen dugu

ERRENDIMENDUA

Ahalmen handia eskatutako emaitzak lortzeko.

Gehiago ematen dugu gutxiagoren truke. Berme tekniko handiagoak, prestazio energetiko handiekin eta kontsumo txikiagoarekin.

BEREZKO DISEINUA/GARAPENA

Berezko Know How-a eta garapen eta berrikuntza teknologikoa.

Erabaki teknikoen eta garapen ahalmenaren gaineko ezagutza eta kontrola.

SOLUZIO INTEGRALA 360º

Hasieratik bukaerara. Modu proaktiboan jarduten dugu, balio kate osoan soluzioak emanez.

Lehiakortasuna areagotzea eta zerbitzua hobetzea bermatzen diegu gure partnerrei.

MALGUTASUNA

Antolaketa eredu kooperatiboa eta horizontala, eskakizun guztiei azkar erantzun ahal izateko.

Segmentu bakoitzerako soluzio egokiak ematen ditugu, soluzioak pertsonalizatuta eta kasu bakoitzean aukerarik hoberena, azkarrena eta egokiena bilatuta. Soluzio espezifikoak eta arinak sortzen ditugu gure bezeroentzat.